XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sabela ireki? Zergaitik?.

- Etsaia dago bere sabelean eta ori atera bear da, sabela irekiaz.

Illotzik izango da biarko, sabela ireki, etsaia dagoen este-muturra moztu eta jaurtitzen ez ba`dugu.

- Zu erailko zaitut, nere alaba iltzen ba`da - esan zion neskatxaren aitak.

- Ongi da.

Babette bear dut emen ortarako.

Amar minutu geroago agertu zan Babette etxolako atean.

Makal eta betzulodun agertu ere.

Alaitasuna zerion, ordea, xularme oroetatik.

- Zu... emen...? Neskatxaren esku biak artu eta musu eman zien Lamont`ek.

- Bai, Babette. Emen nauzu...

Zure aitonagana etorri naiz, zu emaztetzat eskatzera.

- Zure... emazte...? - Bai. Eta, baiezkoa eman dit.

Siñesgarri bat eska didate eta zure laguntz bearrean aurkitzen naiz.

Este-muturra ebaki bear diogu neskatx oni eta... neroni erailko omen nau bere aitak, neskatx au ilko ba`litzait.

Zu bear zaitut, Babette...

Irripar eztia marraztu zan Babette`ren ezpaiñetan, eta baiezkoa eman, begiak diz-diz zituelarik.

- Ekin dezaiogun lanari, sendagille....

- Jeffrey da nere izena, Babet....

Atera itzatzu zakar oiek ortik eta ur garbia ekarri...

- Loak artu du, sendagille - esan zion emeki.

- Biziko ote?.

- Biziko da, Babette; biziko da.

Bere beso zaintsuetan bildu zuen Babette, Lamont`ek.

- Maite zaitut, Babette.

Besterik ez dizut esango, zearo nekatua nago-ta.

Lo egin dezakedan lekuren batera eraman nazazu, arren.

Neskatxagana makurtu eta musu eman zion bere ezpaiñ mamitsu eta otzetan.

- Zoriona zer dan gaur ikasi dut, Babette...

- Bai nik ere... Nere begietako niniak ere baiño geeiago maite zaitut, Jeffrey.

- Arrigarria da zuri ori entzutea, Babette...

Goazen, ordea, barrura, zure sudur politt ori izotz biur ez dadin.

Eskutik eldu eta lastozko etxola batera eraman zuen Lamont.

Larruzko ateari alde batera egin eta esan zion: - Aurrera, Jeffrey.

Zure eta nere etxea auxe da...

BEGIRIZTAIN`dar Iñaki`k moldatua.